sábado, 28 de marzo de 2009

Udalekuen lehenengo eguna pasatu egin da, umeak guztiz nekaturik ohean lo daude.


Egia esan, egun osoan ez dira geldirik egon, heldu bezain laster gelak ikusi ditugu eta animaliekin txoratu egin dira. Bakoitzak bere motxila desegin ondoren, patiora jaitzi gara ezagutza jolasak egiteko haien arteko harremanak sustatu dezaten.


Jateko orduan umeak ederto portatu dira, nahiz eta janaria bere gustokoa guztiz ez izan.


Arratsaldean, maguen karnetak egin ditugu, hemendik aurrera magia egiteko trebetasuna izango dutelako.




Afaldu eta jolasak egin ostean pos pozik joan dira ohera. Hurrengo eguneko ekintzak gogo handiz itxaroten.












AURKEZPENA

Magia guztatzen zaizue?? ziur baietz... etor zaitezte gure udalekuetara.... magiaren munduan murgiltzeko. "Abra Kadabra" hitzak behin eta berriro errepikatuko dituzue gurekin eta izugarrizko munduak ezagutuko dituzue!!!!

Bertan kartak, makilak, txanoak, sokak, animaliak... etb. erabiliko ditugu inoiz ahaztuko ez duzuen esperientzia batean.

Beste herritako gazteak ezagutuko dituzue eta guztien artean primeran pasatuko dugu, izugarrizko gaubelekin...

Zuen etxeetan eta kalean erakutsi ahal izateko, ahaztezina izango den udaleku hauetara etorri behar zarete, esku zabalik hartuko zaituztegu.

ANIMA ZAITEZTE!!!!!!