sábado, 28 de marzo de 2009

Udalekuen lehenengo eguna pasatu egin da, umeak guztiz nekaturik ohean lo daude.


Egia esan, egun osoan ez dira geldirik egon, heldu bezain laster gelak ikusi ditugu eta animaliekin txoratu egin dira. Bakoitzak bere motxila desegin ondoren, patiora jaitzi gara ezagutza jolasak egiteko haien arteko harremanak sustatu dezaten.


Jateko orduan umeak ederto portatu dira, nahiz eta janaria bere gustokoa guztiz ez izan.


Arratsaldean, maguen karnetak egin ditugu, hemendik aurrera magia egiteko trebetasuna izango dutelako.




Afaldu eta jolasak egin ostean pos pozik joan dira ohera. Hurrengo eguneko ekintzak gogo handiz itxaroten.












No hay comentarios:

Publicar un comentario